Peñas de Aia-Oiartzun Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2016ko mar. 16a, 12:32

Igandean 7:30ean aterako da autobusa Olaztitik

Sakandako Mendizaleak taldea ibilbidea antolatu du iganderako, martxoaren 20rako. Gipuzkoa aldera joko dute, Aiako Harritik abiatu eta ibilbide ederra egin ondoren, Oiartzunen despeditzeko.
Autobusa goizeko 7:30ean abiatuko da Olaztitik eta Sakanan barna geldialdiak eginen ditu gainontzeko herrietako mendizaleak hartzeko. Interesatuek ohiko tokietan eman dezakete izena edo 639 11 76 31 telefonora hots egin dezakete.