Trebatzeko bi tutorial

Guaixe 2016ko mar. 17a, 10:18

Ekintzailleei eta bere kontu lanean ari direnei, bereziki izapideak on-line egin nahi duteneei zuzenduta dago.

Cederna-Garalurrek ekintzaileei laguntzeko zerbitzua du, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen duen Navarra Emprende Sareko kidea da. Haren bidez, Arbizun dagoen Utzugane Sakanako garapenerako zentruan, ekintzaileei zuzendutako bi tutorial eskainiko ditu. Lehenengo turoriala, nola antolatu zure agiriak zerga-betebeharrak betetzeko, apirilaren 25ean, astelehenean izanen da, 10:00etatik 14:00etara. Bigarren tutoriala, haziendako izapideak on-line bidez nola egin, maiatzaren 2an, astelehenean izanen da, 10:00etatik 12:00etara.

Izen-ematea
948 567 010 telefonoan edo sakana.admon@cederna.es e-posta helbidean.