Etorkizuneko itzala landatuta

Guaixe 2016ko mar. 17a, 12:30

19 zuhaitz landatu zituzten larunbatean. Herriz herri dabilen zuhaitzaren eguna aurten Itxasperrin izan zen.

Arakilgo Zuhaitz Eguna hartu zuen Egiarretako Itxasperri ermitak larunbatean. Aitzurrak aldean eta lanerako gogoz 25 bat arakildar elkartu ziren. Goiztiar ibili zirenak ermita erromanikoaren  inguruan lanean aritu ziren. Natur hesia sortzeko landareak aldatu zituzten. Ermitako zelaian lau lizar eta hiru astigar landatu zituzten eta dozena bat intxaurrondo ermitaren inguruan. Itxasperrira joan ziren haurrek zuhaitz bana zaintzeko ardura hartu zuten.

Argazkiak: Arakil Kultura.