Azkenean Iparraldek GRAVNI-n parte hartu ahalko du

Guaixe 2016ko mar. 17a, 08:52

Nazioarteko Pilota Federazioak parte hartzeko baimena eman dio

Azkenean afizionatuen mailako torneo garrantzitsuenean, GRAVNI-n, parte hartu ahalko du Iparraldeko selekzioak. Nazioarteko Pilota Federazioak eta Espainiako Pilota Federazioak ohar bateratua kaleratu dute eta Iparraldeari parte hartzeko baimena eman diote “salbuespen gisara eta Espainiako eta Euskadiko pilota federazioen arteko beharrezko harremanen zati eta hasiera gisa, bien artean lankidetza arduratsua egon dadin”. Ohar honek ez ditu konbentzitu Iparraldeko Liga, Iparraldeko selekzioa osatzen duen elkartea, eta Euskadiko Pilota Federazioa, baina kirol probaren mesedetan onartu egin dute erabakia.

Hortaz, Iparralde asteburu honetan hasiko da GRAVNI-n. Errioxa hartuko du. Aurreko astean Arabaren kontra aritzekoa zen eta jardunaldi hori ligaxkaren amairen jokatuko da, ziurrenik, finalen aurretik.