Goikoetxea, Urrestarazu, Jimenez eta Rubio, Pirinioetan puntan

Guaixe 2016ko mar. 17a, 12:53

IV. Pyrene Goi Mendi Ibilaldian Juanjo Goikoetxea eta Imaol Armendariz bigarrenak izan ziren, Josema Urrestarazu eta Adrian Legarra hirugarrenak eta Patxi Rubio eta Fidel Jimenez “Fiti” bosgarrenak

Asteburuan IV. Pyrene Goi Mendi Ibilaldia jokatu zen Izabako Lintza-Zuriza aterpean. Ipar-eski ibilaldia zen, 2.800 desnibel positibo ingurukoa. “Elurra bota berri zegoen eta gozamena izan zen proban aritzea” aitortu ditu Fidel Jimenez “Fiti” etxarriarrak. Proba honetan bikoteka aritu beharra zegoen eta zenbait sakandar aritu ziren. Fidelek Patxi Rubio uhartearrarekin osatu zuen bikoa, Juanjo Goikoetxea uhartearra Imanol Armendarizekin batera aritu zen eta Josema Urrestarazu altsasuarrak Adrian Legarrarekin osatu zuen bikoa. Guztira 42 bikote inguru lehiatu ziren.

Aipatu proba, aldi berean, Nafarroako txapelketa zen. Iosu Martin eta Ion Cadarso izan ziren probako irabazleak eta Nafarroako txapeldunak (3:30:04). Bigarrenak Juanjo Goikoetxea eta Imanol Armendariz izan ziren (3:49:51) eta Fidel Jimenez eta Patxi Rubio hirugarren nafarrak izan ziren (4:27:28). Bukatzeko, aipatzekoa da Josema Urrestarazu eta Adrian Legarra Nafarroako beterano txapeldunak izan zirela (4:02:14).