Ekain Maiza eta Iker Mintegi txapeldun Arangurenen

Guaixe 2016ko mar. 17a, 08:56
Sakana Triatloi Taldea.

IV. Aranguren Bailara Duatloia jokatu zen

Igandean IV. Aranguren Bailara Duatloia jokatu zen. 10:00etan kategoria txikietako probak jokatu ziren, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriak zirenak, eta 12:30ean abiatu zen proba nagusia.

Kategoria txikiei dagokienez, bikain aritu ziren Sakana Triatloi taldekoak. Benjaminetan Ekain Imaz izan zen garailea, Alain Razkin seigarrena eta Aitor Aldunate hogeitahirugarrena. Emakumezkoen kimuetan laugarrena sailkatu zen Nahia Imaz, eta gizonezkoenkimuetan helmugara seigarrena iritsi zen Hegoi Lakuntza. Bukatzeko, gizonezkoen haurren mailako proba Iker Mintegik irabazi zuen.

Maiza Oñatiko Duatloian
Larunbatean Oñatiko Duatloia jokatu zen (9 km korrikan, 36 km bizikletan eta 4,5 km korrikan), aldi berean Euskadiko Txapelketa zena. Jon Unanue (1:46:15) eta Gurutze Frades (2:02:55) izan ziren azkarrenak. Juan Luis Maiza etxarriarra 45.a sailkatu zen (1:56:04).