Institutu berria Biurdanaren masifikazioa eragozteko

Guaixe 2016ko mar. 17a, 19:21

Iruñeko ikastetxeak Arakil eta Irurtzungo DBHko D ereduko ikasleak hartzen ditu.

Jose Luis Mendoza hezkuntza kontseilariak jakinarazi du Iruñeko Sanduzelai auzoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikastetxe berria eraikiko dutela jakinarazi du. D eredukoa izanen da ikastetxe berria 2018ko irailerako martxan izanen dela aurreratu du kontseilariak. Ikastetxe berriak 18 ikasgela izanen ditu. Hezkuntza Departamentuak 5.082.425 euro inguru inbertituko ditu; lanak 2017 eta 2018 artean eginen dira. Mendozak argitu duenez, Iruñeko Sanduzelai eta Buztintxuri ikastetxeetako nahiz Orkoiengo Auzalar-eko ikasleak hartuko ditu ikastetxe berriak.

Iruñeko Iparraldeko Institutuko Batzordeak aspaldi ari zen Biurdana institutuaren masifikazioa salatzen. Gaur egun Biurdanako ikasleak ikastetxean bertan eta Donibane ikastetxeko solairu baten  artean banatuak daude. Heldu den ikasturtean ikasleek bi ikastetxe horietan jarraitu beharko dute. Baina sartzen ez direnez, Donibane ikastetxeko 3. solairua ere erabiliko dute. Batzodeak, masifikazioa salatzearekin batera, Biurdana ikastetxean estalpe bat egitea eskatu du. Horren faltan, astero soin heziketako 30 bat klase Anaitasuna kiroldegian egiten dira, 540 bat euroko gastua dena.