Langabezia, antzeko

Guaixe 2016ko mar. 19a, 10:23

Otsailean ilbeltzean baino 4 langabe gutxiago zeuden Sakanan, 1.288.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan ibarreko 1.288 pertsona zeuden lana bilatzeko izena emanda otsaila akaberan. Haietatik %59,16 emakumezkoak ziren (762, aurreko hilabetean baino 4 gutxiago) eta %40,84 gizonezkoak (526, berdin). Adinari erreparatuz gero, %48,91k 45 urte edo gehiago zituzten (630, 13 gutxiago). Bigarren adin maila, %41,23, 25 eta 44 urte arteko langabetuena da (531, 10 gehiago). Azkenik, langabeen %9,86 25 urte baino gutxiago ditu (127, 1 gutxiago). Sakanako langabezia Nafarroakoaren %2,86 da (populazioan %3,17 gara). 



Sektoreak

Sakanako langabeen %61,72 zerbitzuetako lan eskaera egin dute (795, 6 gehiago). Industrian %22,75ek lan egin nahiko lukete (293, 14 gutxiago). Eraikuntzan aritzeko lan eskaera egin dutenak %6,29 dira (81, 1 gutxiago). Lehen sektorearen aukera %2,25k egin dute (29, 2 gutxiago). Azkenik, aurretik enplegurik izan ez dutenak %6,99 dira (90, 7 gehiago). 



Kontratuak
Otsailean 547 kontratu sinatu ziren, ilbeltzean baino 52 gutxiago. Haietatik emakumezkoek %53,2 sinatu zituzten (291, 2 gehiago) eta gizonezkoek %46,8 (256, 54 gutxiago). Sinatutako kontratuetakin %91,04 hasieratik aldi baterakoak ziren (498, 54 gutxiago). Otsailean mugagabe bihurtu ziren kontratuak %5,48 dira (30, 10 gehiago). Azkenik, hasieratik mugagabe ziren kontratuak daude, %3,47 (19, 8 gutxiago).

Kontratuen %54,84 zerbitzuen sektorean lan egiteko izan ziren (300, 3 gutxiago). Industria arloan kontratuen %41,5 sinatu ziren (227, 49 gutxiago). Eraikuntzako kontratuak otsailean %3,29 izan ziren (18, 1 gutxiago). Lehen sektorean, azkenik, kontratuen %0,37 sinatu ziren (2, 1 gehiago). Aurrkeo hilabetean Nafarroan 26.778 kontratu sinatu ziren, haietatik sakandarrenak %2,12 ziren.

Langabezia herrika
Herria Langabeak Sakanaren % Aldea
Altsasu 622 48,29 -9
Arakil 43 3,34 -5
Arbizu 54 4,19 0
Arruazu 7 0,54 2
Bakaiku 13 1,01 -1
Ergoiena 11 0,85 0
Etxarri Aranatz 130 10,09 -1
Irañeta 6 0,47 0
Irurtzun 152 11,8 1
Iturmendi 25 1,94 4
Lakuntza 51 3,96 5
Olatzagutia 95 7,38 -8
Uharte Arakil 41 3,18 3
Urdiain 26 2,02 4
Ziordia 12 0,93 1
Sakana 1288 100 -4