Burunda eta Aralar kluben aurkezpena

Guaixe 2016ko mar. 18a, 13:01
Txirrindularitza proba Urdiainen.

Burundak larunbatean egingo du aurkezpena, 11:00etan Altsasuko Iortia Kultur Gunean eta Aralar klubak igandean, 11:00etan, Lakuntzako kultur etxean

Txirrindularitza denboraldia hasi berria dago eta Burunda eta Aralar Txirrindularitza Klubek 2016rako bere taldeen aurkezpena eginen dute asteburu honetan. Burunda Klubak Altsasuko Iortia Kultura Gunean eginen du aurkezpena, larunbatean, 11:00etan. Aurretik, 10:30ean, taldeen argazkiak eginen dira kultur guneko kanpoaldean.
Bestalde, Aralar Txirrindularitza Klubak igandean eginen du aurkezpena, 11:00etan, Lakuntzako Kultur etxean.