Andra Mari, Iñigo Aritza eta Leziza, finaletan

Guaixe 2016ko mar. 18a, 12:11

Igandean Nafarroako Herri Kirol Jokoen finalak jokatuko dira Berriozarren, 11:00etan

Nafar Kirol Jolasek badituzte finalistak. Igandean Txapelketako laugarren eta azken jardunaldia jokatu zen Larrainzarren, eta jardunaldi guztiak kontuan hartuta, puntuazio onena duten lau taldeak sailkatu dira larunbatean Berriozarko kiroldegiko pistan 11:00etan jokatuko diren finaletara.
Nafar Kirol Jolasak hiru kategorietan banatuta jokatzen ari dira: kimuak, haurrak eta kadeteak. Proba konbinatuetan 30 talde lehiatu dira eta sokatira txapelketan 13 talde. Tartean, talde sakandarrak. Zehazki, Iñigo Aritza ikastolatik sortutako taldeak –Iñigo Aritza, Aizkorri eta Urbasa– eta Andra Mari ikastolatik sortutakoak –Andra Mari, Ondatz, Beriain, Andia, Leziza eta Utzubar–.

Emaitzak
Iruritan, Ororbian, Etxarri Aranatzen eta Larraintzarren jokatutako jardunaldien ondoren, ondokoa da talde sakandarrek egindako lana. Kimuen mailako proba konbinatuetan Berriozar B sailkatu da lehena (28:04), Andra Mari bigarrena (28:06), Araxes hirugarrena (28:17) eta Igantzi B laugarrena (28:37). Hauek sailkatuko dira finalerako. Beriain 7.a sailkatu da (29:31), Urbasa 9.a (29:47), Andia 10.a (29:47), Aizkorri 11.a (30:16) eta Ondatz 12.a (30:59). Haurren mailako proba konbinatuetan Basaburua gailendu da (36:46), Arartziri izan da bigarrena (37:36), Andra Mari hirugarrena (38:48) eta Iñigo Aritza laugarrena (42:19). Finala jokatuko dute lau taldeek. Leziza 6.a sailkatu da (43:15) eta Utzubar 8.a (47:23). Eta kadeteen mailako proba konbinatuan Andra Mari izan da lehena (40:04), Basaburua bigarrena (42:09), Araxes hirugarrena (42:33) eta Iñigo Aritza laugarrena (45:33). Finalerako sailkatu dira laurak. Beriain 6.a sailkatu da (47:18).

Bukatzeko, sokatiran, haur mailan, A multzoan Iñigo Aritza gailendu da (11 puntu) eta Leziza bigarrena izan da (7 puntu). B multzoan Andra Mari izan da finena (12 puntu) eta Basaburua bigarrena (8 puntu). Hortaz, Andra Marik, Iñigo Aritzak, Basaburuak eta Lezizak jokatuko dute biharko finala. Eta kadeteen mailan, A multzoan Andra Mari izan da finena (12 puntu), Ultzama bigarrena (7 putnu) eta Iñigo Aritza hirugarrena (5 puntu). B multzoan Basaburua (14,5 puntu) eta Araxes (13,5 puntu) nagusitu dira. Beriain hirugarrena izan da (7 puntu). Hortaz, Basaburuak, Araxesek, Andra Marik eta Ultzamak jokatuko dute finala.

Hortaz, biharko finaletan ordezkaritza polita izango dugu, Sakanan herri kirolak zaintzen eta lantzen diren seinale, eta ea gure taldeak pozik etortzen diren Berriozartik.  

Finalak (igandean, 11:00etan Berriozarren)
Kimuen proba konbinatuan: Berriozar B, Andra Mari, Araxes eta Igantzi B.
Haurren proba konbinatuan: Basaburua, Arartziri, Andra Mari eta Iñigo Aritza.
Kadeteen proba konbinatuan: Andra Mari, Basaburua, Araxes eta Iñigo Aritza.
Haurren sokatira: Iñigo Aritza, Leziza, Andra mari eta Basaburua.
Kadeteen sokatira: Andra Mari, Ultzama, Basaburua eta Araxes.