A-Animalia: Izaki bizidunen talde handi bat. Zeluanitzak. Beste izaki batzuk kontsumituz elikatzen dira. “Anima” hitzetik dator, “arima” hitzaren parekidea.
B-Bonbardaketa: Bonbardaketa ekintza. Arerioaren indar edo baliabide ekonomikoak deuseztatu nahian burututakoa.
D-Deserria: Erbestea.
E-Errefuxiatu: Gerra, politika, erlijio, arraza-arrazoiak edo bestelakoak direla medio, bere herrialdea utzi eta beste batera ihes egin behar izan duen pertsona.
F-Familia: Ahaidetasun hurbilak eta lokarri biologiko zein emozionalek lotzen dituzten kideen multzoa. Egitura sozialaren oinarria.
G-Gose: Jateko beharra, nahia edo gogoa.
H-Haur: Gizaki oso gazte edo txikia.
I-Ito: Arnasa hartu ezinik edo arnasa hartzea eragotzirik hil.
J-Jaramon egin: Norbaitez edo zerbaitez arduratu, zaindu, kontu egin.
K-Kirats: Usain guztiz txarra eta jasangaitza.
L-Lotsa: Nork bere izen on edo duintasunaren kaltegarritzat jotzen dituen egoerak edo ekintzak sortarazitako sentimendu mingarria.
M-Muga: Elkarren ondoan dauden bi lurralde, herrialde, jabego… bereizten dituen irudizko marra edo gunea.
N-Negar: Atsekabea edo mina malkoak isuriz edo eskuarki aienez adieraztea.
O-Ondorio: Ekintza, egoera edo gertaera batetik berez segitzen den ekintza, egoera edo gertaera; emaitza, efektua.
…
Zenbat hitz daude hiztegi batean? Hizki bakoitzeko zenbat? Errealitatea hiztegiko hitzen erakusleiho bat besterik ez bada, zergatik ez “A-amets”, “B-babes”, “D-duhintasun”, “E-elkartasun”. Zergatik ez “L-lagun”, “M-maitasun”? Zergatik ez “O-ONGI ETORRI”?
Zergatik ez?