Gobernuak legegai bat onetsi du zirkulazio istripuen kalte-galeraren baremoa aldatzeko. Aurreko sistema 1995ekoa da eta arlo honetan Espainia Europako herrialde aurreratuenetarikoen atzean ezartzen zuen.
Aldaketa garrantzitsuenen artean, istripuen ondorioz heriotza edo arrastoen kalte-ordainketaren gehikuntza dago. Administrazioaren arabera, heriotza ordainketak %50a gehiagotuko dira eta arrastoenak %35a, bataz beste.
Hona hemen bi adibide soilik: urtean 60.000 euro baino gehiago irabazten duen mediku emakume batek zango baten anputazio partziala jasaten badu, gaur egun gehienez 350.000 eurotako kalte-ordainketa bat jasoko luke eta baremo berriarekin, 750.000 euro kobra litzake, %114ko ezberdintasuna. Hildakoa 40 urteko familiako aita bada, 38.000 eurotako irabazi garbia duena, 30 urteko alarguna eta hiru, sei eta hamabi urteko semeak uzten dituena, aita eta anai bat ditu ekonomikoki mendekoak ez direnak; senideek 335.519 euro jaso ordez 671.480 euro jasoko lituzkete, %100 gehiago.
Arautegi berriak etxekoandreak ere babesten ditu. Horrela, etxeko “funtsezko” lanak egiteko ezinduta gelditzen diren pertsonek lanbide arteko gutxieneko soldataren % 55a jasoko dute, adingabeko haurrak, ahalmen urriko haur eta 67 urte baino gehiagokoen arabera goratuko dena. Kontutan hartuko da ere oraindik lan merkatuan hasi ez diren pertsonen lanerako gaitasun galera osoa, adingabeko edo ikasleena bezala.
Arautegi berriarekin hobetuko den beste arlo bat hau da: 14 urte baino gazteagoek kalte-ordainketa jasoko dute, hauen erantzukizuna alde batera utzita. Orain arte, oinezkoentzat semaforoa gorritan gurutzatzen zuen haur bat kalte-ordainketa gabe geldi liteke. Legegaiak ezartzen du hamalau urte baino gazteagoen erruak “kalte-ordainketa ez duela ezeztatzen edo murrizten” eta ordainketaren erantzukizuna guraso edo zaindariei eskatzeko aukera baztertzen da.