Beraza eta Mugica bikain Asturiasen

Guaixe 2016ko mar. 22a, 13:12

Berazak junior mailako proba irabazi zuen eta Unai Mugica bigarrena izan zen senior B4T mailan

Asteburuan Espainiako Cross Country Txapelketako bigarren lasterketa jokatu zen Asturiasen, San Martin de Vallesen. Pilotu sakandarrak pozik itzuli dira bertatik, podiuma zapatu baitute. Marcos Beraza junior open mailan lehiatu zen eta proba irabazi zuen irintarrak. Gainera, scrach modalitatean, azkarrenaren sailkapenean, hirugarrena sailkatu zen Irañetakoa.
Bestalde, senior B 4T mailako proba Alberto Itoiz nafarrak irabazi zuen. Unai Mugica altsasuarra bigarena sailkatu zen, lasterketa polita egin eta gero. Txapelketako hirugarren proba Jaenen jokatuko da, apirilaren 24an.