Korrikalari sakandarrak galtzak bete lan

Guaixe 2016ko mar. 22a, 14:42

Beñat Katarain 3.a izan zen Arriaranen, Jose Luis Beraza 4.a Jurramendin, Joxeja Maiza 12.a Donostia-Hondarribian eta Adur Senar bigarrena Etxaurin

Sakandarrak V. Arriarango mendi lasterketan (15,3 km)
1.Koldo Agirre: 1:11:05
3.Beñat Katarain: 1:11:35
16.Mikel Rubio: 1:18:39
29.Alberto Razkin: 1:22:02
36.Fran Araña: 1:23:51
51.Iban Verdugo: 1:27:19
55.Mikel Perez de Eulate: 1:27:57
96.Ibai Arrese: 1:39:09
103.Maria Goikoetxea: 1:39:51

Sakandarrak VI. Donostia-Hondarribia Talaia Bidea Mendi Lasterketan (30 km)
1.Iker Oliveri: 2:14:00
12.Joxeja Maiza: 2:33:07
123.Andoni Azanza: 2:59:44
242.Aitor Salinas: 3:16:47

Sakandarrak II. Jurramendi Trailean
1.Louchin Nassiri: 1:54:15
4.Jose Luis Beraza: 1:58:58
8.Evaristo Noveleta: 1:59:56
10.Aritz Munarriz: 2:01:54
29.Julen Lizarraga: 2:12:59
41.Juanjo Armendariz: 2:16:00
46.Alberto Goñi: 2:17:49
98.Gorka Arratibel: 2:32:01
168.Sergio Goñi: 2:50:05
208.Mikel San Martin: 3:01:43
220.Erkuden San Martin: 3:07:24
*Oharra: Sailkapenean ez zen korrikalarien jaioterriko daturik agertzen eta gerta daiteke sakandar bateonbat ez agertzea

Asteburuan makina bat lasterketa izan dira, eta korrikalari sakandarrek primerako lana egin dute, gainera. Larunbatean Beasainen jokatutako V. Arriarango mendi lasterketan (15,3 km) Koldo Agirre (1:11:05) eta Maria Zorroza (1:21:16) izan ziren txapeldunak, 153 korrikalarien artean. Beñat Katarain lakuntzarra hirugarrena sartu zen (1:11:35), sakandarren artean azkarrena. Bestalde, larunbatean jokatutako VI. Donostia-Hondarribia Talaia Bidea Mendi Lasterketan (30 km) Iker Oliveri izan zen azkarrena (2:14:00), helmugara iritsi ziren 516 korrikalarien artean. Joxeja Maiza etxarriarra bikain aritu zen eta 12.a sartu zen (2:33:07).

Igandean 253 korrikalarik osatu zuten II. Jurramendi Traila, Aiegin (22 km, 1.300 metro desnibel positiboa). Louchin Nassiri (1:54:15) eta Virginia Perez (2:17:41) izan ziren txapeldunak. Sakandarrek lan bikaina egin zuten eta Top 10ean hiru sakandar sailkatu ziren: Jose Luis Beraza laugarrena izan zen (1:58:58), Evaristo Noveleta 8.a (1:59:56) eta Aritz Munarriz 10.a (2:01:54). Bukatzeko, igandean 37. Etxauriko Krosa jokatu zen (7 km). Herritik aterata, Larreaundira igotzea zen erronka. 110 korrikalari animatu ziren proba osatzera eta Mikel Beunza izan zen garailea (29:14), Adur Senar lakuntzarrari minutu bat eta 6 segundu aterata (30:20). Emakumezkoetan Izaskun Sanz gailendu zen (35:1).

Lekunberriko Legoa
Igandean Lekunberriko legoa (6.040 m) atletismo proba jokatu zen. 47 korrikalariren artean Jorge Manuel Perez (19:13) eta Lourdes Colomo (24:03) izan ziren txapeldunak. Alatz Agirre arbizuarra 9.a sailkatu zen (22:25) eta Santi Agirre iturmendiarra 32.a (25:41)