Elomendiko Futbol Txapelketan 2. faseko 12. jardunaldia egon da jokoan. A multzoan, Egiarretak eta Bar Poukasek hiruna berdindu dute eta Zalduak gol festa ederra ospatu zuen Rincon Ir taldeari 4 eta 1 irabazi eta gero.
Sailkapen orokorrean Bar Mikel da liderra (28 puntu) eta Egiarreta hirugarrena (18 puntu). Zaldua laugarren postura igo da (16 puntu). Asteburuan atzeratutako partidak jokatuko dira eta hurrengo jardunaldia apirilean jokatuko da.