Ezbehar txikiei aurre egiteko prest

Guaixe 2016ko mar. 23a, 12:10

Azkeneko lau astearteetan Arakil aldeko 45 guraso lehen sorospen ikastaroan izan dira. Hasieran hiru saio aurreikusiak bazeuden ere, gurasoen eskariz, DYAko hiru boluntarioek beste saio bat eman zuten. Haien bidez, gurasoek zauri edo ezbehar txikiei edo handiagoei nola erantzun ikasi zuten gurasoek. Tailerra Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Atakondoako guraso elkartearekin batera antolatu zuen.