Zahartze bidean bizi kalitate ona mantentzen lagunduko duen alor garrantzitsu bat elikadura da. Izan ere, nahiz eta gaixo egon, garapen egoki bat ahalbidetuko du.
Norberaren gustuak eta lehentasunak identifikatu behar dira monotonia alde batera uzteari begira. Horrela, gurekin bat datozen aukerak erabili ahal izango ditugu.
Elikagaiak eta hauek prestatzeko moduak aldatzen joan (kolorea, zaporea, tenperatura), teknika ezberdinak erabili (baporea, erregosia, labea, sueztitua), aurkezpena zaindu eta erakargarria eta desiragarria egin. Otorduen arteko denboran ura edan.
Jakiak denborarekin prestatu, giro lasai batean. Bakarrik egonda ere, txikitan ikasitako ohiturak mantendu; atondutako mahai batean bazkaldu, beharreko guztia bertan izan (edalontzia, likidoak, ogia…); jateak plazer bat izan behar du, ez betebehar bat.
Janaria plater txikietan atera edo jaki guztiak plater bakar batean jarri. Jaki oso beroak eta saldak saihestu; azkar asetzen dute eta onura gutxi dakartzate. Ez hartu osagarririk gabeko berdura eta entsaladarik; asebetetzen dute, baina kaloria gutxi ematen dute. Dietari zuntza gehitu.
Egunean bost otordu egin. Dementzia, Parkinson, depresio edo digestio arazoak daudenean, aldiz, 6-7 otordutan jan. Otordu hauek energia eta proteina eduki altua izan behar dituzte, eta murtxikatzeko eta irensteko errazak izan behar dira.
Nola gehitu energia gure elikadurari? honako hauek gehitu: marmelada, oliba olioa, esne-krema, eztia, almibarra, erregina-jelea, gozoki likidoa, kakaoa, fruitu lehorrak eta abar.
Proteinak eransteko, berriz, osagai hauek erabili: arrautza zuringo egosia edo merengea, arrautza egosi eta txikitua, esne-hautsa, gazta (birrindua, laukitxotan, igurztekoa edo freskoa), jogurt saltsak, bexamela, esnea edo jogurta.