GRAVNI txapelketako 2. jardunaldian Araba izan zuen aurkari Nafarroak

Guaixe 2016ko mar. 23a, 12:56
Lasa eta Yoldi, arabarrekin partida hasi baino lehen.

Pilotari sakandarrak ongi aritu ziren

Asteburuan GRAVNI Pilota Txapelketako 2. jardunaldia jokatu zen. Nafarroak Araba izan zuen aurkari. Nafarroarekin lehiatzen ari diren pilotari sakandarrei dagokienez, frontoiko nesken paleta goman, gazteen mailan Igoa eta Lasa nafarrei 10 eta 30 irabazi zieten Murga eta Perez arabarrak eta 22 urtez azpikoan Murillo eta Mendinueta nafarrek 30 eta 24 hartu zituzten menpean. Eskuzko modalitatean, nagusien mailako binakakoan Yoldi eta Lasa nafarrek 22 eta 15 irabazi zieten Mendinueta eta Perez arabarrei.
Bukatzeko trinketean, emakumezkoen pala argentinarrean gazteen mailan Espinalek eta Parotek 30 eta 11 irabazi zieten Kortabarriari eta Crespori.