Tontorrera euskal presoen alde

Guaixe 2016ko api. 2a, 12:01

Apirilaren 3an, 9:30ean, nafarrak Arbizutik, Beriain igotzeko

“Pausoz pauso euskal preso eta iheslariak etxeratu arte, goazen denok tontorrera!” lelopean mendi irteerak antolatu dira apirilaren 3an, igandean. 4 adar aterako dira. Gipuzkoarrak Larraitzetik abiatuko dira, Txindokira, bizkaitarrak Urkiolatik, Anbotorantz, arabarrak Muruatik, Gorbeiarantz, eta nafarrak Arbizutik, Beriainerantz. Goizeko 9:30ean abiatuko dira lau adarrak, eta tontorrean euskal preso eta iheslariak gogoan izango dituzte.