Txirrindularitza: egunotan datorrena

Guaixe 2016ko mar. 23a, 13:04

Afizionatuek bihar, Ostegun Santuan, Durangon dute lasterketa, Euskaldun Torneorako baliagarria eta aldi berean Euskal Herriko Txapelketa dena (128 km, 9:15ean). Juniorrek igandean XLI. Sallurtegi Saria dute jokoan Agurainen, Euskal Herriko Torneoko proba dena. Hurrengo asteburuan, apirilean, proba gehiago daude. Apirilaren 2an Lehendakari Sarirako baliagarria den lasterketa jokatuko dute 23 urtez azpiko afizionatuek Amorebietan. Apirilaren 3an kadeteak Tafallan arituko dira, El Caserio Trofeoan, eta afizionatuek Espainiako Koparako baliagarria den Valentziaga Memoriala jokatuko dute Eibarren. Apirilaren 3an mendi txirrindularitzako proba izanen da Arguedasen, IV. Arguedas Trofeoa, eta master mailakoek Castillo Gorraiz Trofeoa jokatuko dute.