Motxila 21 Iortian

Guaixe 2016ko api. 7a, 08:00

Gaur, bihar eta igandean musika taldearen Londongo birari buruzko filma ikusgai izanen da.

Maletak egin eta Londongo bidea hartu zuen Motxila 21k 2013ko agorrilean. Aipatutako musika taldea Nafarroako Down Sindromea Elkartearen abaroan sortu zen eta bere kideen artean Aintzane (saxofoia) eta Ainhoa Lizarraga (akordeoia) dorrobarrak daude. Londonen musikari ingeles autistek osatutako The Autistix taldearekin batera kontzertuak eman zituzten.

Bost egunez musikaz eta laguntasunaz gozatzeko aukera izan zuten Motxila 21 taldeko kideek. Iñaki Alforjak birako bizipenak eta abenturak MOTXILA21 London tour. Getting down in London dokumentalean jaso zituen. Aniztasuna, errespetua, laguntasuna, sormena, rocka, musika, baina batez ere pertsonak ditu hizpide dokumentalak eta gaur, bihar eta igandean Altsasun ikusteko aukera izanen da.