Autismoaz ohartarazteko, erraldoiak

Guaixe 2016ko api. 1a, 08:03

Irurtzungo, Uharte Arakilgo, Lakuntzako eta Olatzagutiako erraldoien konpartsak autismoaz kontzientziatzeko nazioarteko egunean parte hartuko dute.

Nafarroako Autismo Elkarteak (NAE) autismoaz kontzientziatzeko nazioarteko egunerako, larunbaterako, Nafarroako erraldoien konpartsen kontzentrazioa antolatu du Iruñean. Herrialdeko 36 konpartsek parte hartuko dute, 136 erraldoik. Horien artean Irurtzungo, Uharte Arakilgo, Lakuntzako eta Olatzagutiakoak. Jakina, eta haiekin batera, hainbat herrietako gaitariak ere.

Egitaraua
10:00etan Kalejira, Askatasuna plazatik Karlos III etorbidetik Gaztelu plazara.
12:00etan Marrazki lehiaketako sari banaketa eta Cecilia Gonzalezen kantaldia.
12:30ean Puxika urdinen askatze handia.
12:35ean Erraldoi konpartsen dantzaldia.
13:00etan Duguna fanfarrea.
13:05ean Erraldoien kalejira: Gaztelu plaza, Txapitela, Kaltzeteroak, Udaletxe plaza, Merkatari kalea, Estafeta, zezen-plaza, salestarrak.
13:00etatik 15:00etara Artea kalean.
17:00etan Dantzaldia, Gaztelu plazan.
18:30ean Camarote de Marxen kontzertua.