Emozio adimenaz ahaldundu Alzheimerra eramangarriago egiteko

Guaixe 2016ko mar. 25a, 12:08

Martxoaren 31n, ostegunean, 17:00etan Altsasuko Josefina Arregi klinikan hitzaldi tailerra. Izena emateko: 948 275 252ra hots egin.

Alzheimer gaixoen senideen Nafarroako elkarteak, AFANek emozio adimenari buruzko tailer hitzaldia antolatu du. Gaixoen senideei zuzendutako saio horretan Alzheimerra duten pertsonekin eguneroko elkarbizitzari nola aurre egin erakutsiko da. Aldi berean, senideak estresatzen dituzten  egoeren aurrean beste ikuspegi bat garatzeko bidea izanen da. Horrekin batera, gaixoen ondoan daudenek euren emozioak ulertu eta onartzeko bideak azalduko dituzte. Horrekin batera, eguneroko egoerei aurre egiteko, portaera trebetasunak erakutsiko dituzte. Umore sena garatzeko gakoak ere azalduko dituzte.