Sakanan 2015ean 2014an baino 408.681,32 kilo hondakin gehiago jaso ziren, %4,71 gehiago. Aurreko urtearekin alderatuta birziklatze tasa %0,67 igo zen, %51,46an geldituz. Europako Batasunak 2020rako %50 birziklatzeko eskatzen du. Gaur egun 2030erako helburuak zehazten ari da.
Mank-ek joan den urtean jaso zuen hondakin zatirik handiena, %91,81, herrietan jaso zuen (8.326.404,52) eta gainontzeko %8,18 industrialdeetan (708.597,81). Herriko hondakinen gaikako bilketa tasa %51,99ekoa izan zen, industrialdeetakoa, berriz, %47,78ekoa. Sakandar bakoitzak 446,58 kilo hondakin sortu zituen 2015ean.
Sistemak
Sakanan hondakinak jasotzeko hiru sistema daude: Irurtzunek eta Altsasuk kaleetan edukiontziak dituzte (2015eko otsailetik Irurtzungo 100 bat familia auzo-konposta egiten ari dira); Arakilek, Irañetak, Arruazuk, Lizarragabengoak, Ergoienak eta Ziordiak sistema mistoa dute ( ontzi arinak, errefusa eta papera/kartoiarentzako edukiontziak daude kalean, giltzapetutako etxoletan sartuta, eta materia organikoa derrigorrez auto edo auzokonpostaren bitartez) eta gainontzeko zortzi herrik atez ateko sistema darabilte 2013ko gariletik.
Sakanako etxe guztien %43,46ren hondakinak edukiontzien bidez jasotzen dira. Auzo konpostaren bidez hondakinen %24,6 kudeatzen da. Autokonpostaren bidez, berriz, %17,19. Atez atekoarekin, azkenik, %14,72.
Birziklatze tasa | ||||
2012 | 2013 | 2014 | 2015 | |
Errefusa | 6.739.840 | 5.290.602 | 4.267.207 | 4.401.365 |
Gaika bilketa tasa | 2.108.432 | 3.138.351 | 4.392.874 | 4.667.397.32 |
Guztira | 8.848.272 | 8.428.953 | 8.660.081 | 9.068.762,32 |
Birziklatze tasa | %23,83 | %37,23 | %50,79 | %51,46 |
Gaikako bilketa tasa sistemaka | |
% | |
Altsasu | 27,61 |
Irurtzun | 35,33 |
Atez atekoa | 78,7 |
Mistoa | 64,51 |
Gaika
Inpropioak | ||
Jasotakoa | % | |
Organikoan | 8.179,40 | 4,64 |
Ontzi arinak | 115.376,85 | 65,43 |
Botiketan | 365,55 | 0,21 |
Emaus | 51.104,00 | 28,98 |
Humana | 1.300,00 | 0,74 |
Sakandarrek ez genituen 176.326,2 kilo hondakin behar bezala birziklatu joan den urtean, jasotako guztiaren %1,94. Sakandar bakoitzak 8,68 kilo inpropio sortu zituen.
Berrerabilia | ||
Jasotakoa | % | |
Emaus ehunak | 3.065 | 5,06 |
Emaus altzariak | 13.951 | 23,02 |
Emaus bestelakoak | 5.172 | 8,54 |
Humana ehunak | 38.403 | 63,38 |
Sakanan jasotako hondakin guztietatik 60.591,8 kilo berrerabili ziren 2015ean.
Errefusa | |||||
2012 | 2013 | 2014 | 2015 | Aldea 14/15 | |
Sakana | 6.739.840 | 5.290.602 | 4.267.207 | 4.401.365 | +134.158 %3,14 |
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 2.525.895 | 57,39 |
Irurtzun | 639.310 | 14,53 |
Atez atekoa | 874.560 | 19,87 |
Mistoan | 299.140 | 6,8 |
Ontzi arinei kendutakoa | 33.760 | 0,77 |
Hondakindegira eramana | 28.700 | 0,65 |
Joan den urtean aurrekoan baino %3,14 errefusa gehiago jaso zen Sakanan. Ibarreko errefusaren zati handiena bilketa sistema bereziturik ez duten bi herriek, Irurtzunek eta Altsasuk, sortzen dute. Sakandarrek 216,74 kilo errefusa sortu zituzten joan den urtean.
Organikoa | ||
Jasotakoa | % | |
Konposta Altsasun | 54.367,83 | 2,71 |
Konposta Irurtzunen* | 49.774,69 | 2,48 |
Konposta mistoan | 306.502,59 | 15,25 |
Konposta atez atekoa | 963.046,11 | 47,93 |
Mendigorriara eramana | 373.469,00 | 18,59 |
Sakandarrek sortutako 2.009.221,22 kilo materia organiko kudeatu zituen Mank-ek 2015ean, aurreko urtean (1.499.192 kg) baino 510.029,22 kg gehiago (%34 gora). Sakandar bakoitzak 98,94 kilo materia organiko sortu zituen.
Familien organikoaren kudeaketa erak | ||||||
Herriak | Edukiontzi | Atez ate | Autokonposta | Auzokonposta | Etxaldea | Orokorra |
Altsasu | 3598 | 0 | 166 | 0 | 0 | 3764 |
Arakil | 0 | 0 | 325 | 198 | 2 | 525 |
Arbizu | 0 | 156 | 163 | 162 | 0 | 481 |
Arruazu | 0 | 0 | 31 | 33 | 0 | 64 |
Bakaiku | 0 | 60 | 99 | 31 | 0 | 190 |
Ergoiena | 0 | 0 | 55 | 208 | 0 | 263 |
Etxarri Aranatz | 0 | 385 | 241 | 647 | 0 | 1273 |
Irañeta | 0 | 0 | 67 | 29 | 0 | 96 |
Irurtzun | 913 | 0 | 51 | 103 | 0 | 1067 |
Iturmendi | 0 | 38 | 65 | 90 | 0 | 193 |
Lakuntza | 0 | 288 | 170 | 206 | 0 | 664 |
Olatzagutia | 0 | 277 | 119 | 437 | 0 | 833 |
Uharte Arakil | 0 | 175 | 104 | 147 | 0 | 426 |
Urdiain | 0 | 158 | 103 | 85 | 0 | 346 |
Ziordia | 0 | 0 | 27 | 197 | 0 | 224 |
Guztira | 4.511 | 1.537 | 1.786 | 2.573 | 2 | 10.409 |
%43,34 | %14,77 | %17,16 | %24,72 | %0,02 | %100,00 |
Ontzi arinak | ||||||
2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2014-2015 aldea | ||
Bildutakoa | 330.160 | 414.710 | 529.160 | 558.390 | 29.230 | %5,52 |
Kendutakoa* | 15.000 | 23.000 | 35.000 | 68.100 | 33.065 | %94,47 |
Birziklatu** | 311.120 | 386.620 | 479.525 | 491.486,18 | 11.961 | %2,49 |
*Arbizuko hondakindegian ontziak ez diren eta kendu diren hondakinak. | ||||||
**Azkoienera birziklatzera bidalitakoa. |
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 149.150 | 30,35 |
Irurtzun | 57.100 | 11,62 |
Atez atekoa | 256.180 | 52,12 |
Mistoan | 65.400 | 13,31 |
Industrialdeak | 27.948,93 | 5,69 |
Ontzi arinen birziklatzeak %2,49 egin zuen gora joan den urtean ere. Sakandar bakoitzak 24,14 kilo ontzi arin birziklatu zituen 2015ean, 2014an baino 0,84 kilo gehiago.
Papera eta kartoia | |||||
2.012 | 2.013 | 2.014 | 2.015 | 2014-2015 aldea | |
932.640 | 935.500 | 1.004.320 | 1.058.270 | 53.950 | %5,37 |
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 427.740 | 40,42 |
Irurtzun | 132.240 | 12,5 |
Atez atekoa | 437.240 | 41,32 |
Mistoan | 61.050 | 5,77 |
Industrialdeak | 238.908 | 22,58 |
Sakanan paperaren eta kartoiaren bilketak %5,37 egin zuen gora joan zen urtean, 1.058.270 kilora iritsiz. Jasotakoaren %77,42 (819.361 kilo) hiri hondakin gisa jaso zen eta gainontzeko %22,58 (238.908 kilo) industrialdeetan. Sakandar bakoitzak 52,11 kilo paper eta kartoi birziklatu zituen, 2014an baino 3,13 kilo gehiago.
Beira | ||||
2.013 | 2.014 | 2.015 | Aldea | |
642.580 | 669.200 | 587.455 | -81.745 | -%12,21 |
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 216.847 | 36.91 |
Irurtzun | 58.951 | 10,03 |
Atez atekoa | 248.389 | 42,28 |
Mistoan | 63.268 | 10,77 |
Iglu itxurako edukiontzietan jasotako beiraren kopurua %12,21 jaitsi zen 2015ean.
Olioa | |||||
2.013 | 2.014 | 2.015 | Aldea | ||
Ecograsen bilketa | 14.110 | 15.740 | 12.576 | -3.164 | - %20,1 |
Garbigunea | 5.497 | 5.407 | 7.973 | 2.926 | %47,46 |
Guztira | 19.607 | 21.147 | 20.549 | -598 | - %2,83 |
Bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 5.366 | 26,11 |
Irurtzun | 1.625 | 7,91 |
Atez atekoa | 5.259 | 25,59 |
Mistoan | 326 | 1,59 |
Garbigunea | 7.973 | 38,8 |
2014arekin alderatuz olio bilketan %2,83ko jaitsiera izan da. Ecograsek elkarteetan eta ostalaritzan egindako bilketa bosten bat jaitsi da eta ia bikoiztu garbigunean jasotakoa. Sakandar bakoitzak pasa den urtean 1,01 litro olio birziklatu zituen.
Ehunak | |||||
2.013 | 2.014 | 2.015 | Aldea | ||
Humana edukiontzietan | 50.285 | 62.253 | 65.086 | 2.833 | %4,55 |
Euskadi-Congo edukiontziak | 0 | 0 | 7.500 | 0 | %0 |
Emausgo trapuketariak | 36.450 | 61.465 | 16.265 | -45.200 | -%73,54 |
Guztira | 86.735 | 123.718 | 88.851 | -34.867 | -%28,18 |
Ibarrean barna dauden edukiontzi txurietan eta urdinenetan utzitako ehunen kopuruak gora egin du eta Emausko trapuketariek jasotakoak, berriz, nabarmen behera. Sakandarreko 4,37 kilo ehun birziklatu ziren.
Tresna elektriko eta elektronikoak | |||||
2.013 | 2.014 | 2.015 | Aldea | ||
Garbigunea | 27.280 | 29.952 | 28.645 | -1.307 | -%4,36 |
Emaus | 33.767 | 34.581 | 33.270 | -1.311 | -%3,79 |
Guztira | 61.047 | 64.533 | 61.915 | -2.618 | -%4,06 |
Bai garbigunean utzitakoa bai Emauskoei emandakoa urte batean %4,06 jaitsi da. Sakandar bakoitzak tresna elektriko eta elektronikoen 3,04 kilo birziklatu zuten joan den urtean.
Altzariak, tamaina handikoak | |||||
2.013 | 2.014 | 2.015 | Aldea | ||
Emaus | 138.093 | 126.574 | 195.400 | 68.826 | %54,37 |
Mank-ek Emausko trapuketariekin hitzartua duen zerbitzu horretan %54,37 gehiago jaso zen 2015ean. Sakandarrekiko 9,6 kilo izan ziren.
Botikak, bilketa sistemaka | ||
Jasotakoa | % | |
Altsasu | 627 | 38,58 |
Irurtzun | 184 | 11,33 |
Atez atekoa | 648 | 39,88 |
Mistoan | 166 | 10,21 |
Botiketan dauden Sigre edukiontzietan 1.624,68 kilo sendagai jaso ziren joan den urtean, sakandarreko 0,08.
Bestelakoak | |
Hondakinak | Kiloak |
Abeltzaintzako siloen plastikoa | 30.440 |
Industrialdeetan jasotako filmak | 41.260 |
Arriskutsuak garbigunean | 11.725 |
Obra txikietako hondakina | 21.300 |
Utzitako ibilgailuak | 13.594 |
Nafarroako plana
Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratu berriak erabili eta bota kulturarekin bukatu nahi du. 2016 eta 2025 aldirako indarrean izanen da. Gaur egun hura lantzeko parte hartze prozesua irekia dago. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek jakinarazi duenez helburu plan berriak zehatz batzuk ezartzen ditu: etxeko hondakinak % 10 murriztea 2010rekin alderatuz, Nafarroako biztanleria guztiari biohondakinak biltzeko sistemekin arreta ematea (hondakin organiko biodegradarriak), haien birziklapenaren % 70 inguru proposatuz, eta hondakinen % 100 hamarraldi batean tratatzea. Gainera, ontzien birziklapenaren % 90era heldu nahi du, eta % 70era igotzea eraikuntza eta eraispeneko hondakinen aprobetxamendua. Planaren zirriborroan Arbizuko hondakindegian konposta egiteko planta bat egitea aurreikusi da.