Institutukoak NUPen bisitan

Guaixe 2016ko api. 5a, 08:16

Altsasu Institutuan Batxilergoko 2. maila ikasten ari diren 33 ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) ezagutzeko aukera izan dute. Aurreko ostegunean egin zuten bisita. Ikasle sakandarrek NUPen ikasketa eskaintza eta Arrosadiko campusa ezagutzeko aukera izan zuten. NUPek, gaur egun, sei fakultate eta eskola ditu. Haietan 18 titulazio eta bi gradu bikoitz ikasteko aukera dago.