Beriaindik presoen eskubideak aldarrikatu dituzte

Guaixe 2016ko api. 4a, 14:02

Euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenak Gorbeia, Anboto, Txindoki eta Beriain mendietatik zabaldu zuten atzo. Deialdiarekin ehundik gora pertsonek bat egin zuten. Arbizutik 9:30ean abiatu ziren. San Donato ermitaren ondoan talde argazkia egin zuten, preso eta iheslarien etxeratzea eskatzen zuten banderolak agerian zirela. Sareren presoen giza eskubideen aldeko trenaren hurrengo geltokiak herrietan izanen dira, maiatzaren 14an eta 15ean.

Bideoa: www.ahotsa.info