Altsasuko enplegu bulegoan %3,04 jaitsi zen langabezia martxoan

Guaixe 2016ko api. 5a, 16:51

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) jakinarazi duenez, martxoa akaberan otsailean baino 34 pertsona gutxiago zeuden izena emanda bulegoan, 1.084. Ibarreko kopuru zehatza jakiteko Iruñeko Zabalguneko bulegoan izena emanda dauden irurtzundar eta arakildarren datuak behar dira. Bestalde, NEZek jakinarazi duenez, Altsasuko bere bulegoan martxoan 579 kontratu sinatu ziren. Haietatik 47 besterik ez ziren mugagabeak, gainontzeko 532ak aldi baterakoak. 



Nafarroari dagokionez, 977 langabe gutxiago izan zen martxoan, %2,17 gutxiago. Apirilaren hasieran 44.119 nafar zeuden lan bila; 24.254 emakumezko (%54,97), 417 eta % 1,69 gutxiago, eta 19.865 gizonezko (%45,03), 560 eta % 2,74 gutxiago. Joan den urteko martxoarekin alderatuz, 4.308 langabe gutxiago dago, %8,9ko jaitsiera.