GRAVNI: Logroñoren kontra aritu ziren Nafarrak

Guaixe 2016ko api. 6a, 09:11

GRAVNIan parte hartzen ari diren palistak, Aristorena tartean.

Pilotari eta palista sakandarrek lan ona egin zuten

Asteburuan GRAVNI Pilota Txapelketaren barruan Logroñoko selekzioaren kontra jokatu zuen Nafarroak. Nafarroako selekzioan aritu ziren pilotari eta palista sakandarrak. Nesken paleta goman Errioxako Garaziri eta Naroari 9 eta 30 irabazi zieten Aristorena eta Ruiz nafarrek. Emakumezkoen frontenisean, gazteen mailan Lasanta eta Ruiz errioxarrei 17 eta 30 irabazi zieten Escala eta Mendinueta nafarrek eta 22 urtez azpian, aldiz, Gomez eta Cristina errioxarrak gailendu ziren, 30 eta 15, Jendeaburre eta Etxeberria nafarren gainetik. Nagusien mailan Lorena eta Santolaya errioxarrek 30 eta 18 hartu zituzten menpean Etxarri eta Otegi nafarrak.
Bukatzeko, eskuz binakako pilotan, nagusien mailan, Capellan eta Sanchez errioxarrei 17 eta 22 irabazi zieten Yoldik eta Lasak.