Asier Etxeberria zazpigarrena Valladoliden

Guaixe 2016ko api. 7a, 13:40

Burundakoa Nafarroako selekziorekin lehiatu zen

Burundako Quesos Albenizeko Asier Etxeberria txirrindularia Nafarroako selekzioarekin lehiatu da asteburuan, Valladoliden, junior mailako V. Federacion Copa Valladolid Trofeoan, Angel Lozano Memorialean. 80 txirrindularik osatu zuten proba, eta Arabako selekzioko Oier Lazkano izan zen txapelduna (2:56:43). Asier Etxeberria zazpigarrena sailkatu zen, lehen nafarra (2:51:80). Bestalde, esan beharra dago martxoaren 28an Agurainen jokatutako juniorren XLI. Sallurtegi Sarian Asier Etxeberria zortzigarrena sailkatu zen.

Juniorrekin jarraituz, larunbatean XLIII. Amaikak Bat Txirrindulari Saria zegoen jokoan Deban. Ulma taldeko Xabier Murgiondok irabazi zuen lasterketa (2:08:03), helmugara bakarrik iritsita. Burunda Txirrindularitza Klubeko Quesos Albeniz taldeko Juan Riaño 7.a sailkatu zen (2:10:50) , Xabier Maiza 8.a (2:10:59), Alex Uncilla 19.a (2:11:49), Daniel Izquierdo 26.a (2:12:52) eta Oihan Vinagre 28.a (2:12:52).

Igandean master mailako lasterketa jokatu zen Gorraizen, XV. Palacio Castillo Gorraiz Trofeoa (86 km). Ibon Garmendia izan zen 111 txirrindularien artean azkarrena (2:08:01). Iraitz Goñi arbizuarra 30.a sailkatu zen (2:08:12), Alfredo Amillano 35.a (2:08:12) eta Alejandro Maya 84.a (2:09:40).