Josu Etxeberria bigarrena eta Ailetz Lasa hirugarrena Tafallan

Guaixe 2016ko api. 7a, 13:24
Josu Etxeberria eta Ailetz Lasa aurreko lasterketa batean.

Kadeteen El Caserio Valsay Trofeoa jokatu zen igandean Tafallan

Igandean kadeteen mailako lasterketa jokatu zen Tafallan, El Caserio Valsay Trofeoa (46 km). Etapa bikaina egin ondoren, garaipena etxean geratu zen, Caramelos El Caserio Valsay taldeko Andoni Urra bakar bakarrik heldu baitzen helmugara (1:22:30). 9 segundora sartu zen tropela eta sprint estuan Irabiako Josu Etxeberria iturmendiarra sartu zen bigarrena eta Quesos Burundako Ailetz Lasa hirugarrena. Imanol Galartza (I.I) 6.a izan zen, Unai Villalobos (Q.A.) 7.a, Mateo Gonzalez (Q.A.) 11.a, Marcos Pison (Q.A.) 14.a, Josu Jaka (I.I.) 22.a, Urko Gorriti (I.I) 26.a, Jon Gil (I.I.) 30.a eta Unai Lizarraga (I.I.) 48.a. Beranduago sartu ziren Joseba Huarte (I.I.), 58.a, Javier Mitxaus (I.I), 59.a, Iker Cerviño (I.I.), 62.a, Ander Rosado (I.I.), 64.a, eta Xabier Mauleon (I.I.), 67.a.
Taldeka, Caramelos El Caserio Valsay izan zen talde onena, Quesos Albeniz bigarrena eta Intersport Irabia hirugarrena.