Gazteek profesionaltasun prestakuntza hobetzeko bi ikastaro

Alfredo Alvaro Igoa 2016ko api. 8a, 10:30

Bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiri ofizialerako sarbidea eta web orrialdeen diseinatzaile eta garatzailea. %100ean subentzionatuta daude. Informazioa eta izen ematea 948 144 582 telefonoan eta empleo@nuevagestion.org e-postan

Nueva Gestion fundazioak Sakana animatika 3D enplegu tailerra eman zuen 2014ean eta 2015ean. Haren ondoren, sei hilabeteko iraupena duten bi ikastaroko eskaintza egin du 30 urtetik beherako gazteendako. Beti ere, lehentasuna izanen dute lehen lana bilatzen ari direnak, langabezian luze daramatenek, prestakuntza baxua dutenek edo Prerapa planekoek. Saioak Arbizun dagoen Utzugane eraikinean izanen dira.

Aurreneko ikastaroa bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiri ofizialerako sarbidea izena du. Ikasketak bukatu ez eta titulaziorik ez duten gazteendako da, bukatutakoan ikasketa profesionalak egiteko aukera zabaltzen baitie. Garagarrilaren 2an hasi eta azaroaren 14an despedituko litzateke (420 ordu). Hiru modulu ditu: gaztelania, ingelerazko komunikazioa eta matematiketarako gaitasunak. Azterketak ikastaroaren barne daude. Izena eman nahi dutenek DBH edo antzeko ikasketarik ez dute izan behar.

Bigarren ikastaroa web orrialdeen diseinatzaile eta garatzailearena da, bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiri ofiziala ematen duena. Maiatzaren 2an hasi eta irailaren 13an despedituko da (560 ordu), gero praktika profesionalak egin beharko lirateke. Honako moduluak ditu: web orrien garapena, programazio gidoien lenguaia eta argitaratzea. Ikastaroan azterketak eginen dira. Izena eman dezakete DBH edo LHko 2. mailarako sarbidea ikasketak eginak dituztenak.