Txirrindulari kadeteak Euskal Herria txapelketako lehen lasterketan, Eibarren

Guaixe 2016ko api. 12a, 11:25

Hurrengo lasterketa
Arbizuko Kadete Saria izango da. Igandean, 11:00etan, 52 km.

Kadeteek igande goizean Eibarren parte hartu zuten LVI. Otxoa Gaztetxoa Torneoan, Euskal Herria txapelketako lehenengo lasterketan, 48 KMko distantzia zuena eta bikain ibili ziren. Gastronomia Baska-Avia taldeko Jon barrenetxea izan zen lehena, (1:13:27) Quesos Burundako Ailetz Lasak 2. bukatu zuen 3 segundura (1:13:30), Josu Etxeberriak 6. (I.I), Marcos Pisonek 11.(Q.A) , Mateo Gonzalezek 16.(Q.A), Imanol Galartzak 38.(I.I), Urko Gorritik 51. (I.I), Javier Michausek 64. (I.I) eta Josu Jacak 95. (I.I) eta taldeeekako sailkapenean Quesos Albeniz lehenak izan ziren izan ziren eta InterSport Irabia bosgarrena.

Hurrengo lasterketa
Arbizuko Kadete Saria izango da. Igandean, 11:00etan, 52 km.

225 txirrindularik parte hartu zuten eta eroriko ugari egon ziren. Hauetako batean Ion Gil Irabiako txirrindulariaria erori zen.