Caritasek argitaratu berri den FOESSA txostenak baietz erantzuten dio izenburuko galderari.
Eta zein diren horretan eragina daukaten faktoreak?
Ikasketa maila, lan egoera, lana bera,eta diru-sarrerak omen dira heredatu edo jarauntsi horren errudun nagusiak.
Ikerketa hau egin dutenek belaunaldi arteko transmisioa deritzote fenomeno honi eta haurtzaroa pobrezian dagoen familia batean pasatu dutenek heldutasunera ailegatzean egoera hori aldatzeko dituzten zailtasunean datza.
Estatu espainolean azpiegitura sozialak onartzen du pobrezia egoera jaraunsgarri izatea eta izan ere jaraunstea. Horren lekuko dira orain dela 30 urte Gizarte Zerbitzuetan eta GKEetan erabiltzaileak izan direnen ilobak erabiltzen ari direla gaur egun ere.
Hezkuntza
Ikerketak baieztatu du Bigarren Hezkuntza bukatzea lortu ez dutenen 10etik 8k dauzkatela Lehenengo Hezkuntza bukatu ez zuten gurasoak.
Lan egoera eta lan klasea
Bi faktore hauek ikasketa mailarekin erlazionaturik egoteaz gain egoera ekonomikoarekin zerikusi handia dute. Lan status hau da guraso eta seme-alaben arteko transmisioaren faktore argia.
Diru sarrerak
Ikerketak azaleratu du zailtasun ekonomikoen eta lortutako ikasketa mailaren arteko harreman estua ere. Arazo ekonomikoak gutxitzen diren heinean ikasketa maila handitzen hasten da proportzionalki helduengan.
Haurtzaroan eta gaztaroan familian arazo ekonomikoak izan zituztenen artean %80 heldutasunera iristean errepikatzen dira.
Ikerketa honen ondorio nagusia da oraingo pobreziak geroko pobrezia sortarazten duela.
Katea hausteko proposamen batzuk
Ikerketak beste batzuen artean egoerari aurre egiteko proposamen hauek luzatzen ditu
1. Hezkuntzan inbertitzea.
2. Gizarte Zerbitzu Komunitarioetan indarra jartzea Arreta psikoedukatiboa familietan eta baita aisialdiko ekintzetan ere.
3. Osasun publiko eta unibertsala ziurtatzea.
4. Politika sozial eta birbanatzaileak bultzatzea.
5. Egoera ahulak transmititzea ekidingo luketen etxebizitza eta hirigintza politikak bultzatzea.
6. Familiei laguntza zuzena gurasoendako orientazio zerbitzuak sortzea haurren garapenerako inguru seguruago lortzeko.
Gizarte Zerbitzuak