Parlamentuak autopista doakoa izatea eskatu du

Guaixe 2016ko api. 13a, 11:34

Nafarroako Parlamentuak ebazpena onartu zuen aurreko ostegunean zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da AP-15 autobidearen erabateko doakotasuna ezar dezan. PPk aurkeztutako mozioa Erriberako herritarrak zituen gogoan, zioen azalpenean “osasun, lan edo zerbitzu” arrazoiak aipatu zituen AP-15 autobidearen doakotasuna eskatzeko, Erriberaren eta Iruñearen arteko bide azkarrena AP-15 delako. Gobernuari eusten dioten lau indarrek ordezko mozioa aurkeztu zuten baina PPk ez zuen onartu. EH Bildu, Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Eren baiezko botoekin eta UPN eta Geroa Bairen ezezko botoekin onetsi zen ebazpena.