Bilboko Guggenheim Museoan otsailaren 26tik lastailaren 2ra ikusgai izango dugu Andy Warhol artista estatubatuarraren “itzalak” deituriko seriea. Bilbora hurbildu eta erakusketa hau bisitatzeko gonbidapena luzatzen dizuet.
Margolari, idazle, zinema-zuzendari eta Pop Art-aren aitzindari izan zen Andy Warhol. Marilyn Monroe, Mao Zedong, Elvis Presley eta beste pertsonaia ospetsu batzuen serigrafiazko erretratuak sortu eta behin eta berriz errepikatu zituen, irudi hauek IKONO bilakatu zirelarik. Warholek berak esana da makina bat izatea eta makina batek bezala pintatzea gustatuko litzaiokeela.
Kontsumo kultura, marka komertzialak eta produktuak izan ziren Pop Artearen gai nagusiak. Gerraosteko garaiko kulturak bultzaturik hainbat artista artea herriari hurbiltzeko nahiarekin edozein kontsumo-produktu edo eguneroko objektuak artelan izan zitekeela aldarrikatzen hasi ziren. Garai hartako pentsamolde horren isla Andy Warholen “Campbell” zopa lata ospetsua da.
Agian, ideia honekin 1978an Andy Wargol, bere tailerreko itzal batetik abiatu zen irudi ezberdinak sortu eta mopa batekin margotutako mihiseetan serigrafiatzeko. Modu honetan, Guggenheimen ditugun 102 koadroak sortu zituen. Warholek abstrakzioaren inguruan egindako saiakera jasotzen da, beraz, museoan.
Argiñe Berastegi Lizarraga