Lekunberri ez da UGTko buru izateko aurkeztuko

Guaixe 2016ko api. 14a, 16:11

Javier Lekunberri, David Medina eta Juan Goien.

Nafarroako UGTk ohiko lurralde kongresua eginen du maiatzaren 6an eta 7an. Eta egungo idazkari nagusi Javier Lekunberrik jakinarazi du ez dela berriro hautatua izateko aurkeztuko. Lekunberri, Olatzagutiko porlandegiko enpresa batzordeko kide, 2014ko martxoan UGTk egin zuen ezohiko kongresuan Juan Goienen lekukoa hartu zuen. Lekunberrik argudiatu duenez, UGT “konfederazio mailan, aldaketa garaia bizitzen ari da, sindikatu moderdo, eraginkor eta erabilgarri bihurtze aldera”. Aldaketa hori Nafarroara iristea nahi lukeela adierazi du.