Argia mozalik gabe

Guaixe 2016ko api. 15a, 08:01

Argia aldizkariko Axier Lopez kazetariari 601 euroko isuna jarri dio Espainiako Gobernuak. Gazte baten atxiloketa uneko argazkiak Twitter bidez “baimenik gabe” zabaltzeagatik jarri diote isuna, “Mozal Legea” aplikatuz “arau hauste larria” egin omen duelako. Horren aurrean Guaixe fundazioko langileok erabateko elkartasuna adierazi nahi diogu bai Lopezi bai Argia astekariari ere. Aldi berean, informazio eskubidea mugatzen duen eta informatzea “delitu” bihurtzen dituen “Mozal Legea” indar gabe uztea beharrezko jotzen dugu.

Guaixe fundazioko langileak