Metal bobinengatik atxilotuta

Guaixe 2016ko api. 18a, 13:22

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Foruzaingoak Sakanako Autobian (A-10) gehiegizko karga zeraman furgoneta bat geldiarazi zuen apirilaren 10ean. Barruan ongi lotutako metalezko bobinak zeraman eta ez ziren txatarrerako. Gidariari, 21 urteko iruindarra, kargaren  jatorriaz galdetu zioten eta argibiderik eman ez zuenez atxilotu zuten. Sakanako enpresetan maiz lapurretak salatu direnez, bidegabeko jabetzea delitua leporatu zioten iruindarrari. Iruñeko 1. Isnturkzio Epaitegiari gertaera jakinarazi zioten.