Irristaketan dominak Sakanara

Guaixe 2016ko api. 19a, 15:22

Aurreko asteburuan Nafarroako Irristaketa Txapelketa ospatu zen Iruñean eta Mikel Benali (Amaya) izan zen txapeldun handia. Amaya Kirol Hirian ospatu zen jardunaldia eta Espainiako Txapelketarako baliagarria zen.
Senior kategorian Ioseba Fernadez iturmendiarrak (Independiente) urrezko bi domina lortu zituen. Bestalde Sakana Irristaketa taldeko irristalariek bi domina ekarri zituzten etxera. Hauek partehartzaileak:
Ana Rita Correira de Fernadez (infantil), Jose Diego Da Costa Azevedo (infantil) eta Anne Lapuente Perez (Alebin). Azken honek, Annek, bi domina ekarri ditu etxera eta sailkapen orokorrean bigarren dago, lehendabizikoarengandik puntu batera. Horrela bada, Espainiako Pistako Txapeleketa maiatzaren 7an eta 8an ospatuko dira Valentzian.

Emaitzak:
300m sprint
1.Anne Lapuente Perez
2500m linea
2.Anne Lapuente Perez
3000m puntoak
4.Anne Lapuente Perez