Euskaraz bizi nahi duten udalei eta herritarrei bitartekoak bermatzea

Guaixe 2016ko api. 21a, 12:26

Horixe eskatu dio Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Nafarroako Gobernuari. Euskaldunek Nafarroan euskaraz bizi ahal izateko urratsak eman ditzala, “bertako udalerri euskaldunen errealitate soziolinguistikoa aitortuz”. UEMAko zuzendaritza batzordeko ordezkariek Euskal Autonomia Erkidegoko Udal Lege berriaren balorazioa egiterakoan esan zuten hori. “Udalerri euskaldunek, euskararen aldeko hizkuntza politika ausarta garatzeko, beharrezkoa zuten lege honek hainbat arlotan ematen dien babesa”. Babes hori Nafarroan ere izan nahi luketelako zuzendu zaizkio Nafarroako Gobernuari.