Ahal Duguko kideak gobernu aurrerakoiaren alde

Guaixe 2016ko api. 21a, 09:58

Podemos-Ahal Dugu alderdiko kideek estatuko gobernu osaketari buruzko iritzia emateko aukera izan dute asteburuan. Gehienak, %88,23, ezetz esan diote PSOEk eta Ciudadanosek gobernua osatzeko akordioa babesteko aukerari. Ahal Duguko kide gehienak, %91,79, Espainiako Gobernurako ezkerreko koalizio baten alde agertu dira. Beraz, Ahal Dugu “programa eta zenbakiek ematen duten bide koherente bakarra” defendatzen segituko du. Asteburuko bozketan, Nafarroan, %73,71eko parte hartzea izan zen. Sakanako kideak izena emandakoen parte hartzea sustatzeko lanean aritu ziren.