Ibarreko turismo eskaintzaz Madrilen

Guaixe 2016ko api. 21a, 16:02

Madrilgo Sanchinarro, Las Tablas eta Montecarmeloko toki aldizkariak, Zitus Madridek Sakanako turismo eskaintzari buruzko bi orriko erreportajea argitaratu du apirilean. Jesus Caraballo, Ifemako prentsa arduraduna da erreportajea idatzi duena. Eta Sakanaren turismo eskaintzaren berri estatuko eta Europako turismoan espezializatutako hedabideetan zabaltzeko konpromisoa hartu du.

Caraballoren Sakanarekiko interesaren atzean Gema Urdaniz (Nemesio etxea, Iturmendi) eta Balen Ormazabal (San Pedroko bidea, Altsasu) landetxeen jabeen ekimena dago. Hari ibarraren eskaintzaren sustapenean laguntza eskatu zioten, e-postaz. Aurtengo Fiturren aurrez-aurre egoteko aukera izan zuten, ilbeltzean. Bi burundarrek harremanarekin segitzeko asmoarekin daude.