Hasi dira Astelehen Zoriontsuak

Guaixe 2016ko api. 21a, 17:15

Testuren bat irakurri (prentsa, liburu…) edota ikus-entzunezko bat ikusi (telebista saioak, filmak, dokumentalak…) eta ondoren haien inguruan iritziak partekatu eta euskaraz hitz egiteko sortu berri den taldea da Astelehen Zoriontsuak. Aurreneko hitzordua Hiriberriko Txitera elkartean izan zuen astelehenean. Josemiel Bidador pastorala ikusi ondoren hari buruz hizketatu ziren hitzordura batu zirenak.

Esperientziarekin pozik, maiatzaren 23rako jarri dute hurrengo hitzordua. Irañetako Txapel Azpi elkartean dute hitzordua, 19:30ean. Astelehen Zoriontsuak taldekoak orduan paradisu fiskalak izanen dituzte hizketagaia. Taldekideek euskaldun guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatu diete.

Erlazionatuak