Literatura hauteskundeak Sakanako ikastoletan

Guaixe 2016ko api. 21a, 19:06

Andra Mari, Iñigo Aritza eta Txioka ikastoletako ikasleak Juul literatura hauteskundeetan parte hartu dute gaur. Gauza bera eginen dute Hego Euskal Herriko gainontzeko ikastoletan, guztira 17.000 ikasle inguruk. Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHrainoko ikasleek boto bidez euskaraz argitaratutako liburu eta ilustratzaile gogokoenen alde egin beharko dute.

Ikastolek ekimen horrekin ikasleen artean irakurzaletasuna sustatu nahi dute. Eta, bide batez, haiek bozka prozesu bat nolakoa den ikastea. Izan ere, ikasleek botoa emateaz aparte, hauteskunde-mahaian egon beharko dute. Boza boto txartelaren edo bozketa-elektronikoaren bidez emateko aukera izanen dute. Azken horretarako www.juulkanpaina.eus erabiltzen dute, irakasleen irakurketa bulkatzeko baliabideen bilgunea ere badena.

Mailak
A- Haur Hezkuntza
B- LH (1. eta 2. maila)
C- LH (3. eta 4.maila)
D- LH (5. eta 6. maila)
E- DBH
I- Ilustratzaileak.