Sakanako Plan Estrategikoa aurrera eramateko Sakanako Garapen Agentziak hiru langile kontratatzeko deialdia egin du. Batetik, elikadura arloan lan eginen duen pertsona bat kontratatu nahi da, nekazaritza edo albaitaritza ikasketak dituena. Enpresa arlorako beste teknikari bat ere kontratatuko da. Biak lanaldi osora. Azkenik, administraria kontratatzeko deialdia egin da ere, hiru ereneko lanaldirako. Hiru deialdien inguruko informazioa www.sakanagaratzen.com web orrian dago. Eskabideak ostegunera arte aurkeztu daitezke.