UPN, kongresuaren atean

Guaixe 2016ko apirilaren 22a

Erregionalistek euren 10. kongresua eginen dute Iruñean igandean. Ponenzien eztabaidarekin batera alderdiko karguak ere aukeratuko dituzte. UPNko burua Javier Esparza izanen da hurrengo lau urteetan. Oscar Arizkuren lehendakari-ordea izanen da eta Yolanda Ibañez idazkari nagusia. UPNk Sakanan 6 zinegotzi ditu: Irurtzunen 1, Uharte Arakilen 2, Altsasun 1 eta Olatzagutian 2.