Irristaketan Dominak Sakanara

Guaixe 2016ko api. 22a, 10:00

Aurreko asteburuan Nafarroako Irristaketa Txapelketa ospatu zen Iruñean eta Mikel Benali (Amaya) izan zen txapeldun handia. Amaya Kirol Hirian ospatu zen jardunaldia eta Espainiako Txapelketarako baliagarria zen.

Senior kategorian Ioseba Fernadez, iturmendiarrak (Independiente) urrezko bi domina lortu zituen. Bestalde Sakana Irristaketa taldeko irristalariek bi domina ekarri zituzten etxera. Hauek partehartzaileak:

Ana Rita Correira de Fernadez (infantil), Jose Diego Da Costa Azevedo (infantil) eta Anne Lapuente Perez (Alebin). Azken honek, Annek, bi domina ekarri ditu etxera eta sailkapen orokorrean bigarren dago, lehendabizikoarengandik puntu batera. Horrela bada,

300m sprint

1.Anne Lapuente Perez

2500m linea

2.Anne Lapuente Perez

3000m puntoak

4.Anne Lapuente Perez

Bestalde, Barañaingo Lagunak taldearekin lehiatzen diren Ines Moreno, Cristina Aldeano, Ander Chamorro eta Unai Villalobosek lan ona egin zuten.

Emaitzak:

300mt sprint erlojupekoa

2.Ander Chamorro

500 mt sprint

2.Ander Chamorro

5000m kanporaketa

2.unai Villalobos

3000m puntuak

2.unai Villalobos

300m erlojupekoa

3.Unai Villalobos

500m sprint

3.Unai Villalobos

 

Espainiako Pistako Txapelketa maiatzaren 7an eta 8an ospatuko dira Valentzian.

Emaitzak: