Independentzia, langabezia eta prekarietatea hizpide

Guaixe 2016ko api. 28a, 08:54

Hiru gai horiek izanen dituzte Jone Etxeberria eta Joseba Permach Sortuko kideak Sakanan emanen dituzten hiru hitzaldi-elkarrizketetan. “Egoera sozio ekonomikoa eta konparazio datu esanguratsuez aparte, herri eta klase bezala egin beharreko ibilbidea marraztea da helburu”. Euskal Herriko eta Sakanako datuak eta ibilbideak izanen dira hizpide. Sakanako Sortutik hiru hitzorduetako batetara joateko gonbidapena luzatu die sakandarrei: gaur, 19:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean; maiatzaren 6an, ostiralean, 19:30ean Irurtzungo udaletxeko areto nagusian eta maiatzaren 12an, ostegunean, 19:00etan Lakuntzako Kultur Etxean.