Amateurrak: Rural Kutxako Carlos Cobos seigarrena Duranan eta Sergio Rodriguez zortzigarrena Momparlerren

Guaixe 2016ko api. 25a, 10:09

Rural Kutxako 2016ko afizionatuak, Juango eta Aramendia tartean.

Odei Juango eta Eneko Aramendia Duranan aritu ziren

Atzo 23 urtez azpiko txirrindulariak Duranako Eusevio Velez Trofeoa-San Prudencio Sarian lehiatu ziren. Lizarteko Sergio Samitier txirrindulariak denboraldiko bere bigarren garaipena lortu zuen, esprint estuan Gomur taldeko Sergio Vega garaitu eta gero. 26 segundora sartu zen tropela. Rural Kutxa Taldeko Carlos Cobos seigarrena sailkatu zen. Rural Kutxako bi txirrindulari sakandarrak lehiatu ziren bertan. Odei Juango lakutnzarra 62.a sartu zen, 3:49ra, eta Eneko Aramendia iturmendiarra 87.a, 8:51ra.

Bestalde, Espainiako Koparako baliagarria den Momparler Memorialean Gomur taldeko Antonio Angulo gailendu zen esprintean (4:07:26). Rural Kutxako Sergio Rodriguez zortzigarrena sailkatu zen, denbora berean.