Parlamentuak ETBko emanaldiak hartzeko deia egin du

Guaixe 2016ko api. 25a, 13:31

Nafarroako Parlamentuak 2013ko abenduaren 12an onartutako mozioa bere egin du erakundeko Bozeramaileen Batzordeak gaur. Espainiako Gobernuak ETBko emanaldiak eteteko egindako eskaerari erantzunez, Nafarroako Parlamentuak erakundeei eskatu die herrialdean ETB ikusteko aukera eman dezatela. Adierazpenaren alde Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek bozkatu dute. UPNk eta PPk kontrako botoa eman dute.

PSNk alde bozkatu du, laugarren puntuan izan ezik. Horretan Espainiako Gobernuari nafarren informaziorako eskubidea bermatzeko eskatzen dio, baita “eskubide hori eteteko inolako neurririk ez hartzeko ere, aurreko Nafarroako Gobernuak jarritako salaketak erantzuna jaso arte behintzat”.